Autorea: Premine :-: Asteartea, 2008ko Uztailaren 15an, ordu honetan: 9:37 pm
Wordpress-eko logoa
Oraintxe bertan gaurkotu dut Wordpress 2.6-ra. Egia esateko nahiko errez egin da prozesu osoa, web gune ofizialetik paketea jaitsi, deskonprimitu, fitxategiak igo eta ordezkatu daudenak, ezabatu ordezkatu ez dituenak (zaharkituta geratu direnak), orrialde nagusira joan, gaurkotu data base bi kliken bidez eta… voilá! Arazorik ez eta, momentuz, primeran doa guztia.
Lehendabiziko inpresioak:
-Ondo moldatzen dira instalatutako pluginak, ez dago konpatibilitate arazorik.
-Pluginak ondo bereizi dira: gaituta daudenak guztiak batera, ezgaituta daudenak hauen atzean.
-Gaiarekin arazorik ez.
-Goiko eskuin partean turbo aukera agertzen da, Google Gears-ekin integratzeko aukera (ez dago batere gaizki).
Autorea: Premine :-: Astelehena, 2008ko Uztailaren 7an, ordu honetan: 6:01 pm
PSOEk eta PPk batera eta alde bozkatu zuten egungo lanaldiaren mugak suntsitzeko eta asteko 65 orduko lanaldia. Horren aurrean, sarean (eta espero dezagun baita gizarte mailan) neurri esklabista honen aurkako kanpaina hasi da. Webgune ezberdinetan hasi da informazioa , adierazpenak, sinadurak, bannerrak etab, biltzen:
Autorea: Premine :-: Larunbata, 2008ko Ekainaren 28an, ordu honetan: 7:10 pm
Azkenengo urteotan ohitura bihurtu da uztailean E-ghost taldeak prestatzen duen ikastaro eskaintza benetan interesgarria. Ikastaro bakarra dago euskaraz (ez al dago hizlari euskaldunik ala?): Jabetza intelektuala. Software libretik eduki libreetara. Erderaz emango direnen artean Python, PHP, XHTML eta CSSak, GNU/Linux, Asterix, Ziurtagiri digitalak eta abar luzea. Deustuko Unibertsitatean emango dira ikastaro guztiak, goizez edota arratsaldez eta uztaileko 7tik 23ra izango ditugu. Ikastaroak dohakoak dira eta ez duzu ikasle/ikasle ohia izan behar.
Kontxo, kuriosoa da, bizitza erdia Bizkaia maitean eman eta beste ia erdia Araban, eta gustora, gainera. Arabako lautadan, Agurainen zehatz mehatz, bizi den bizkaitar euskaldun eta euskaltzale, linux eta maczale eta, nola ez, nahiko parrandazale baten paranoiak izango dituzu hemen. Disfrutau.!!!!